Ezagutzera eman

BERRIAK

2008/05/14
Euzko Gaztedik ETAren azken erailketa  indarrez gaitzesten du, Juan Manuel Piñuel Villalónen hilketa hain zuzen ere, Legutioko guardia zibila.
Gertaera koldar honen aurrean EGIk bere elkartasuna adierazten dio Juan Manuelen familiari, gehien sufritzen ari direnak, baita bere lankide guztiei ere. Baina ez ditugu ahaztu nahi zaurituak izan diren beste lau guardia zibilak, biktima zuzenak izan direnak, eta horiei ahalik eta lasterren osatzea opa diegu.
Azkenik, Euzko Gaztedik herritarrak animatzen ditu euskal erakundeek deituko dituzten salatze kontzentrazioetara joatera, eta horrela ETAren indarkeriari guztion mespretxua adierazi.

Facebook