2008/05/05
Pasa den asteburuan LYMEC-ek (Europako Liberalen Gazte Taldea) Freedom - Commitment - Europe lelopean Bartzelonan ospatu zuen Kongresuan parte hartu zuen EGI- Euzko Gaztediko Kanpo Harremanetako lan-taldeak.
Kongresuan hurrengo bi urterako Presidente berria hautatu zen, Aloys Rigaut (Jeunes MR, Belgika), aurreko lau urtetan Presidentea izan den Roger Albinyana i Saigi (Joventut Nacionalista de Catalunya) bere postua utzi baitzuen. Presidente berriarekin batera, bureau berria aukeratu zuten liberalek: Alexander Plahr (Junge Liberale, Alemania) Presidenteordea, Sibel Redzheb (Youth Movement for Rights and Freedoms, Bulgaria) diruzaina, Majda Zeherovic (Young Liberals, Bosnia-Herzegovina), Riku Eskelinen (Center Youth, Finlandia), Mette Lykke Nielsen (Radikale Ungdom, Danimarka) eta Dries Holvoet (Liberal Flemish Students Organisation, Belgika).
EGI - Euzko Gaztedik Kongresu honetan parte hartuz LYMEC eta YDE (Young Democrats for Europe) artean dagoen harremana sustatu nahi zuen, datorren urtean izango diren Europako Parlamenturako hauteskundeak kontuan izanda. Bertan egon zen ere ECOSY-ko (Europako Sozialista Gazteak) Presidentea, Giacomo Filibeck, pasa den urtean sortu izan zen Italiako Alderdi Demokrataren kidea dena.