2008/07/19
Euzko Gaztedik indarrez errefusatzen du PP eta espainiar estatuko abokatutzaren errekurtsoen izapidea. Errekurtsook beste traba bat dira bakearen eta gure herriko politikaren normalkuntzaren bidean.
Erabaki politiko-judizial horren aurrean, botereen banaketarik ez dagoela berriro ere argi geratzen delarik, EGIk berresten du kontsultari ematen dion babesa, egungo egoera blokeatuari irtenbidea emateko baliabidea baita.
Azkenik, Euzko Gaztedik PP eta PSOEren jarrera salatzen du, euskal gizarteari ez diotelako uzten ETA desagertzeko metodologiaren eta herriaren normalkuntzaren gaineko iritzia ematen.