2008/08/04
EGIk parte hartu du JNCk Sonsolan antolatutako udako eskolan: l' Escola d'Estiu Ramon Trias Fargas.
Euzko Gaztedik ordezkaritza bidali du Catalunyara JNCk antolatutako udako eskolan parte hartzeko: l' Escola d'Estiu Ramon Trias Fargas. Ekainaren 24, 25 26 eta 27an izan da. Aurten XXVI. Edizioa izan da Rineren (Lleida) eta leloa "Visca la Terra".
Egitarauan zenbait gai jorratu da: azpiegiturak, energia, natura baliabideak eta demografia.EGIk zorionak eman nahi dizkio JNCri jardunaldi hauek antolatzeagatik, baita gonbitea eskertu ere.