2008/09/15
Euzko Gaztedik indarrez errefusatzen du Kontsultaren gainean Auzitegi Konstituzionalak hartutako erabakia beste traba bat da bakearen eta gure herriko politikaren normalkuntzaren bidean.
Horrezaz gain, EGIk argi salatu nahi du inoiz baino ageriago geratu dela Espainiako epaileen menpekotasun politikoa eta independentzia falta.
Erabaki politiko-judizial horren aurrean, botereen banaketarik ez dagoela berriro ere argi geratzen delarik, EGIk berresten du kontsultari ematen dion babesa, egungo egoera blokeatuari irtenbidea emateko baliabidea baita.
Azkenik, Euzko Gaztedik PP eta PSOEren jarrera salatzen du, euskal gizarteari ez diotelako uzten ETA desagertzeko metodologiaren eta herriaren normalkuntzaren gaineko iritzia ematen