2008/09/15
Euzko Gaztedik gogobetetze handiz hartu du EBko Auzitegiak EAEko berezko fiskalitatearen gainean hartutako erabakia, horrek gure eskubide historikoak berretsi egiten dituelako.
Horrezaz gain, EGIk zorionak eman nahi dizkie Eusko Jaurlaritzari eta Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiako Foru Aldundiei gure ahalmen fiskala defendatzeagatik. Defentsa horrek aldeko epaitza honekin izan du amaiera.
Azkenik, EGIk gure herriak dituen eskubide historikoek jasaten dituzten erasoak behin betiko amaitzea exijitzen du. Exijentzia hori gure ahalmen fiskala zalantzan jarri duten erakunde eta agente espainiarrei luzatzen die EGIk.