Ezagutzera eman

BERRIAK

2008/09/22
Euzko Gaztedik indarrez salatzen ditu ETAren azken atentatuak: Gasteizko Vital Kutxaren aurkakoa, Ondarroako Ertzaintzaren egoitzaren kontrakoa, 11 zauriturekin, eta Santoñako azken atentatua- Azken horretan ETAk Luis Conde de la Cruz erahil du eta beste hiru pertsona zauritu.
Gertaera salagarri eta koldar honen aurrean, EGIk bere solidaritatea erakutsi nahi dio Luis Conderen familiari, galera gehien sufritzen ari direnak, hala nola zaurituta dauden guztiei ere azkar osatzea opa diegu.

Honekin batera, Euzko Gaztedik ETAri behin betiko desagertzeko exijitzen dio bere indarkeria euskal herritarron frustraziorik handiena baita, eta heriotza, mina eta samina dakartza bakarrik.

Azkenik, Euzko Gaztedik herritarrak animatu nahi ditu euskal erakundeek atentatua salatzeko deituko dituzten kontzentrazio guztietan parte hartzera.

Facebook