2008/10/24
Euzko Gaztedik EAJ, EA, EB eta Aralar alderdiek sustatutako ekitaldiarekin dago. Ekitaldiak Gernika eta Gasteiz batuko ditu galdetuak izateko eskubidearen alde.
Beste alde batetik, EAEko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salaren arduragabekeria salatzen du Eusko Jaurlaritzaren Herrizaingo Sailaren erabakia ezeztatzeagatik, eta horrela Falangearen faxistek egun horretan bertan Gasteizen deitu duten kontramanifestazioari baimena emateagatik.
Azkenik, Euzko Gaztedik euskal gazte guztiei deialdia egiten die ekitaldia antolatu den lekuetara hurbil daitezen: alde batetik Gernika, Zornotza, Durango eta Urkiola Bizkaian, eta bestetik Legutio eta Gasteiz Araban.