2008/10/28
Euzko Gaztedik indarrez gaitzesten ditu Euskotrenek Berrizen eta Zornotzan dituen geltokien aurkako azken atentatuak.
Zentzurik gabeko ekintza honen aurrean EGIk elkartasuna eta sostengua adierazi nahi dizkio Euskotren enpresari, baita bere langileei ere, euren lanarekin gure herriaren garapenaren aldeko lana egiten dutenak. Horrekin batera, Euzko Gaztedik Euzkadiko agente ekonomiko eta sozialen aurkako indarkeriazko eraso guztien amaiera exijitzen du, euren lana gure herriaren garapenaren eta aurrera egitearen seinalea baita, hain zuzen mehatxatu eta suntsitu egiten duten horiek egiten duten ez bezala.