Ezagutzera eman

BERRIAK

2008/10/30
Euzko Gaztedik indarrez salatzen du ETAren azken atentatua Nafarroako Unibertsitatean, non pertsona ugari zaurituak izan diren.
Gertaera salagarri eta koldar honen aurrean, EGIk bere solidaritatea erakutsi nahi dio Nafarroako Unibertsitateko hezkuntza komunitateari, eta bidenabar zaurituak izan diren guztiei azkar osatzea opa diegu.

Honekin batera, Euzko Gaztedik ETAri behin betiko desagertzea eskatzen dio, bere indarkeria euskal herritarron frustraziorik handiena izateaz gain, hondamena, heriotza eta mina besterik ez baitu lortzen.

Azkenik, Euzko Gaztedik herritarrak, eta gazteak bereziki, animatu nahi ditu euskal erakundeek atentatua salatzeko deitzen dituzten kontzentrazio guztietan parte har dezaten.

Facebook