2008/12/03
Euzko Gaztedik ETAren azken erailketa indarrez gaitzesten du, Ignacio Uria Mendizabalen hilketa hain zuzen ere, enpresari gipuzkoarra.
Gertaera koldar honen aurrean EGIk bere elkartasuna adierazten dio Ignacioren familiari, gehien sufritzen ari direnak, baita bere inguruko guztiei ere.
Baina ez ditugu ahaztu nahi AHTren lanetan inplikatuta dauden gainerako enpresari eta langileak, eta EGIk besarkadarik eta animorik zintzoenak bidaltzen dizkie, Euzkadik aurre egin dezan lan egiten ari direlako.
Azkenik, Euzko Gaztedik herritarrak animatzen ditu euskal erakundeek deituko dituzten salatze kontzentrazioetara joatera, eta horrela ETAren indarkeriari guztion mespretxua adierazi.