2008/12/15
Euzko Gaztedik atzo, hilaren 14an eman zion amaiera bere V. Bilera Nagusiari Bilboko Berreginen Museoan izan zuen ekitaldiarekin.
Igaro den asteburu osoan, EGI gazte erakundearen uri erakundeetako ahaldunek Plentziako Aterpetxean eztabaidatu dituzte datozen 4 urteotan gazte erakunde honen jarduera lerroak markatzeko politika, antolakuntza eta emantzipazio txostenak. Iragan den ostiralean, hilak 12, inauguratu zen V. Bilera Nagusi hau Xabier Sanchez Eusko Jaurlaritzaren Gazteria Saileko Zuzendaria denak Eusko Jaurlaritzak aurkeztu duen Gazteri Lege Egitasmoaren inguruan eskaini zuen hitzaldiarekin. Larunbatean, hilak 13, Juan Jose Ibarretxe Lehendakariak EGIkideen aurrean azaldu zituen Foru Aldundiek eta Eusko Jaurlaritzak euskal instituzioekin batera krisialdiari aurre egiteko garatzen ari diren ekimenak eta bereziki azaldu zituen euskal gazteei zuzenean eragiten dieten jarduerak eta egitasmoak.
Amaitzeko, igandean, hilak 14, ehun bat EGIkide Bilboko Berreginen Museoan bildu ziren Politika eta Emantzipazio txostenak aho batez onartzeko. Bukaera emateko ekitaldi honetan izan zuten ondoan Iñigo Urkullu EBBren Lehendakaria bera. Honek EGIkideak animatu zituen euskal gazteriarentzako proposamenak garatzen eta planteatzen jarrai dezaten eta amaiera eman zion EGIren V. Bilera Nagusiari.
Jardunaldian izan ziren Joventut Nacionalista de Catalunya, Unió de Joves, Jovenes Nacionalistas de Coalición Canaria, Juventudes Andalucistas, Bloc Jove eta Joves d´Esquerra Nacionalista-PSM gazte erakundeetako ordezkariak. EGikideen modura, oso balorazio positiboa eman diete asteburu osoan garatu izan diren ekitaldiak