Ezagutzera eman

BERRIAK

2008/12/31
Euzko Gaztedik ETAren azken atentatua  indarrez gaitzesten du, non lehergailu kotxe bat EiTBko egoitzaren aurrean eztandarazi duten.
Gertaera koldar honen aurrean EGIk bere elkartasuna adierazten dio EiTB enpresari, baita bere langileei ere.

 

Baina ez ditugu ahaztu nahi komunikabide guztiak, zeren eta gaurkoa informazio eta adierazpen askatasunaren kontrako atentatua ere baita.

 

 

Horrez gain, Ertzantzari atseginak eman nahi dizkiogu, bere jarduketa azkarragatik inor kalteturik gertatu ez da eta.

 

Azkenik, Euzko Gaztedik indarkeriazko eraso guztien amaiera exijitzen du. Gaurkoa bezalako atentatuek gizartearen aurrerapenari traba baino ez dakarkiote.

Facebook