2009/01/07
Munduko gobernariak isilean mantentzen badira ere, Euzko Gaztedi EGI-k gogor salatu nahi du azkeneko egunetan Israel-go Gobernuak Gazan egindako bonbardaketa bortitzak.
Euzko Gaztedi - EGIk ez du inondik inora Hamás talde terroristaren joaera onartuko, Israel eta baita Palestinako gizon eta emakumeen giza eskubideen kontra doalako. Hala ere, biolentzia hori erantzuteko Israelgo Gobernuak erabilitako forma kritikatu behar dugu, guztiz bidegabea eta neurrigabea baita.
Israel -go gobernuak bere herriak orain dela hamarkada batzuk jasan zuen sufrimendu bera Palestinar herriari eragiten ari dio, ez bonben bitartez bakarrik, baita blokeo ekonomikoa eta humanitarioaren bitartez ere.
Euskadin bezala, Palestina eta Israel arteko arazo politikoak elkarrizketaren bidez konpondu behar direla uste dugu, hori baita indarkeriaren amaiera lortzeko bide bakarra. Euzko Gaztedi - EGIk biolentzia mota guztiak salatzen ditu, ondorioz, Palestinako bonbardaketak berehala geldiaraztea eskatzen dio Israelgo Gobernuari.
Amaitzeko, palestinar herritarrei gure elkartasuna luzatu nahi diegu, haiek baitira zentzugabeko indarkeri hauen biktima bakarrak.