Ezagutzera eman

BERRIAK

2009/01/13
Urtarrilaren 8an hasiera eman zitzaion Ibarretxe Lehendakariaren kontrako epaiketari, besteak beste, kautelazko neurria hausteagatiko eta men ez egiteagatiko ustezko delituagatik. Hitz handi hauen ostean, epaiketa politikoa baino ez dago.


2006ko martxoaren 22an ETAk behin betiko su etena aldarrikatu zuen eta testuinguru horretan bertan Ibarretxe Lehendakariak eragile politiko guztiekin izan zituen elkarrizketak. Erronda horretan ere Batasunaren buruzagiekin ere elkartu zen , azken hauek su etenaren gainean zituzten iritziak ezagutze aldera. Eta, horixe da hain zuzen lehendakaria epaitzeko arrazoia.

Prozesu hau, PP eta PSOE alderdiek sustatutako Alderdien Legeak eragindako ondorio penagarria izan da. Lege hau da euskal bizitza politikoa beren interesen arabera eraldatzeko tresneria. Halaber, agerian utzi du ezerezekoa dela Espainiar Estatuan botereen banaketan eta esku sartze lotsagarria da Lehendakariaren legezko funtzio publiko eta politikoaren jarduketan. 

Onartezin jotzen dugu elkarrizketa kriminalizatzea, are gehiago, elkarrizketa honen helburua Euzkadin hainbat hamarkadetan nozitzen ari garen bortxakeriari amaiera ematea denean. Horregatik E.A.E.-ko Auzitegi Gorenak edozein agente politikoarekin elkarrizketa izatea inolako deliturik ez dela ebazteko aukera galdu duela uste dugu, are gehiago Herri honetarako bakea lortzeko egin dela kontuan izanda.

Era berean, Epaimahaiak auzia artxibatu izanak, azken egun hauetan bizi izan dugun zentzugabeko prozesu judizialei atea irekita utzi die. Gainera ezin dugu ahaztu euskal herritar guztiok ordaindutako sasi-prozesua izan dela.

Ibarretxe epaiketa izena hartu duen horrek medioen zirko bilakatu da, nola bestela uler daiteke epaiketa zuzenean ikusteko sarreren zozketa? Horregatik eskatzen dugu Euzkadirentzako izango den sistema judizial propioa, ez dadin izan epaiketa politikoetarako aukerarik eta sasi-erakundeek ez dezaten izan epaitegietara jotzeko aukeraren erabilpen okerra gauzatzeko aukerarik eta legea eta justizia izan daitezen benetan garrantzizko gauza bakarrak.

Bukatzeko, behean izenpetzen dugun gazte erakundeok gure laguntasunik irmoena adierazi nahi diogu Ibarretxe Lehendakariari, sendotasun osoz mantendu izan dituelako Euskal herriarentzako bakea elkarrizketaren bidez lortzeko ahaleginak.

Euskal instituzioen alde: Epaiketa politikorik ez.

2009ko urtarrilaren 13an

 

Euzko Gaztedi - EGI (Euzkadi)

Bloc Jove (País Valenciá)

Jóvenes Nacionalistas de Coalición Canaria - JNCC (Canarias)

Joventut Nacionalista de Catalunya - JNC (Catalunya)

Joves d' Esquerra Nacionalista - JEN PSM (Illes Balears)

Juventudes Andalucistas - JJAA (Andaluzia)

Unió de Joves (Catalunya)

Ar Vretoned Yaouank - Parti Breton (Bretainia)

Jong NV-A (Flandes)

Facebook