2009/02/03
Euzko Gaztedik parte hartu zuen EAJ-PNVk asteburu honetan Arte Ederretako museoan datozen hautoeskundetarako bizkaiko hautagaiak aurkezteko egindako ekitaldian.
Ekitaldian, hizlari izan genituen Iñigo Urkullu eta Juan Jose Ibarretxe, lehendakaria eta EAJ-PNVk hautoeskunde hauetarako berriz aurkezten duen hautagaiburua. Juanjok aitortu zuen buruz gaineko lanak ere egingo dituela bizi dugun krisi ekonomikoari irtenbide emateko eta gazteoi erregutu zigun parte har dezagun. Bere hitzetan une honetan Euzkadik herri honen historia osoko gazteri prestatuena dauka, eta gazteon ideia berriak eta freskoak oso langungarriak izango dira herri hau aurrera ateratzearren.
Bestalde, EAJ-PNVren EBBko presidentea den Iñigo Urkulluk azpimarkatu zuen EAJ-PNVk Juan Jose Ibarretxe buru izanda instituzioen kudeaketa garbia eta paregabekoa egin duela. Urteotan EAJ-PNVk egindako lan arduratsua da une honetan Euzkadik behar duen berme alternatiba , ez, aldiz, PSOEk eskaintzen duen alternatiba marketsa, zeinek INEMen ilara amaituezinak besterik ez lekarke.
Bizkaiko zerrendaburu dugu eusko legebiltzarreko presidentea den Izaskun Bilbao. Kandidatura honek esperientzia eta gaztetasuna bateratzen ditu, eta ezin dugu ahaztu zerrenda barne Mireia Zarate eta Usoa Mediavilla egikideak daudela.