Ezagutzera eman

BERRIAK

2009/02/04
Epe luzean finantza aurreikuspen egonkorra iragarri dio
2009ko urtarrilak 30. Standard and Poors Rating Services agentziak jakin arazi du Euskal Autonomia Erkidegoan orain arteko rating-a mantendu duela epe luzerako.

Horrela, rating-a zaintzapeko zerrendatik baztertu du agentziak egoera horretan kokatu baitzuen 2009ko urtarrilaren 12an Espainiako Estatuari kalifikazioa jaisteko hartutako erabakiaren ondorioz. (AA+/Egonkor/A-1+).

S&P agentziako analista den Myriam Fernández de Herediaren ustez "hartutako erabakiak Euskadiko status berezia agertzen du, bertako lurraldeetan zergak kudeatzeko eta biltzeko ahalmena dago eta". Zergen inguruko autonomia eta ahalmena -Nafarroako Autonomia Erkidegoarekin soilik partekatzen dena-, bakarra da Europako eskualde eta tokiko gobernuen artean".

S&P agentziaren erabakiak Euskadiko ekonomiaren indarra konfirmatzen du, estrukturari dagokionean Espainiako ekonomiarekiko ezberdina dena-, eta aurrekontuaren exekuzioaren eta Zorra baxuaren sendotasuna ere bai.

S&Peko analistak dioenez "nahiz eta Euskadiko status fiskala sendoa izan eta estruktura ekonomiko ezberdinaz gozatu, bere ekonomia Espainiakoarekin erlazionatua dago, eta horregatik bi gobernuen rating-en arteko lotura estuak aurkitzen dira"

Eusko Jaurlaritzaren rating-ak euskal ekonomiaren sendotasuna erakusten jarraitzen du, eta eskualdeko oinarri finantzarioak ere bai, 2008ko abenduko 31ean pasibo finantzario netoa diru sarrera osoaren %11a zela.

"Gure 2009-2011ko oinarrizko eszenatokiak begiratzen baditugu, non ekonomiaren bira adierazteko diru sarreren eta gastuen arteko tentsioa jasotzen den, aztertutako apearen amaieran Euskadiko adierazleak eroso aurreikusten dira "AAA" kalifikazioaren bataz bestekoaren mailarekin" Fernández de Herediaren ustez.

Euskadi 2009 eta 2010 urteetan bere superabita arrunta egonkortzeko gai izango dela uste dugu, diru sarreren %6-%8 arte. Gainera, izango dituen defizitak kudeagarriak izango dira (gehienez, diru sarrera osoaren %6-%7), diru-sarrera osoarekiko pasibo finantzario netoen ratioa igoera neurtua eginez. Oraindik baxua den %15-%20 arte, aldi berean "AAA" igorleen bataz bestekoaren oso azpitik kokatzen dena.

Rating-a mehatxupean gerta daiteke, eskualdea gai ez bada bere gastu arrunta

egonkortzeko edota bere inbertsioak bereziki areagotzen baditu, horrek zorrari lotuta doazen adierazleak ahulduko lituzke eta. Biana, aipatutako testuingurua gure aurreikuspenengatik oso urrun aurkitzen dira, eta datozen urteetan hori gertatuko denik ez dugu uste.

Facebook