Ezagutzera eman

BERRIAK

2009/02/08
Euzko Gaztedik EuskoTreneko tren unitate baten eta Bizkaibuseko autobus baten kontrako erasoak indarrez gaitzesten ditu.
Gertaera koldar eta zeken hauen aurrean EGIk bere elkartasuna adierazten die EuskoTreneko eta Bizkaibuseko langile guztiei.

Autobusean bidaiari batzuk aurkitzen ziren erasotzaileek sua emateko asmoz autobusa geldiarazi zutenean. EGIk bere elkartasuna eta babesa guztia erakutsi nahi die, latza izan daitekeen momentu honetan.

Honelako gertaerek ez dute elkarbizitarako eta normalizaziorako bidea errazten. Bakarrik aurkakotasuna dakarte eta hain gogaituta gaituen biolentziaren arazoa biziagotzea besterik ez dute nahi.

Azkenik, Euzkadiren pertsona eta ondarearen kontrako eraso guztiak bertan behera uztea exijitzen dugu.

Facebook