2009/02/09
Euzko Gaztedik sendotasun osoz gaitzesten du gaur goizean Madrilgo Campo de las Naciones izeneko inguruan jarri den auto-lehergailua, eta bere poza adierazi nahi du ez delako zauriturik gertatu.
Benetan larria eta koldarra den gertakari honen aurrean, EGI gazte erakundeak Madrilgo hiritarrekiko bere solidariotasunik sendoena adierazi nahi du.
Azkenik, ETAri exijitu nahi diogu berehalako desager dadin. Bortxakeria, sufrimendua eta frustrazioa baita erakunde terroristak gizarte honi egin dion ekarpen bakarra.