2009/02/09
Askatasunak eta Demokrazia Hiru Milioik (D3M) EAEko martxoaren 1eko hauteskundeetara aurkezteko osatu zituzten zerrendak baliogabetu egin ditu igande honetan Auzitegi Gorenak, Espainiako Gobernuak eta Fiskaltzak zerrenden aurka egin ondoren, iturri judizialek jakitera eman dutenez.
Berriro ere eusko gizartearen zati bat ordezkaritzarik gabe geratu da. Begi bistan da hauteskunde azpijoko honek estatuko alderdien interesari baino ez diola erantzuten. Horregatik zerrenda hauek baliogabetzeak ez du eusko gizartea osoaren eritzia aintzat hartzen eta, aipatu gisa, estatuko alderdien kalkuluetan oinarriturik dago.
Horrez gainera, honetan epaileek aitortu dute arazoak izan dituztela Askatasunaren zerrendak baliogabetu izana argudiatzeko, baina edozerk balio du abertzaleak boteretik kentzeko eta Alderdi Sozialistari eta Alderdi Popularrari bidea errazteko. Bestalde, ezin dugu ahaztu zein izan zen estatuko buruak publikoki adierazi zuen borondatea hauteskunde hauei begira.
Ez gaude batere ados ebaspen honekin, zeren eta eusko gizartearen borondatearen kontra doan eta inkonstituzionaltzat ere jo litekeen. Berriz ere eusko gizartearen zati bat ordezkaritzarik gabe geratuko da eta honek ez du laguntzen Euzkadin normalizazio politikoa benetakoa izan dadin.