Ezagutzera eman

BERRIAK

2009/02/13
Juan José Ibarretxe lehendakaria unibertsitatera hurbildu zen atzo, otsailak 11, EHUren Ingeniarien Eskolara hain zuzen ere.
Ekitaldia Lurgorri Ikasle Elkarteak antolatu zuen, eta 150 pertsonatik gora batu ziren Eskolaren areto nagusian.

Bertan, lehendakariak etorkizuna eta oraina zelan ikusten dituen azaldu zien bertaratu zirenei. Krisialditik ateratzeko euskaldunon "ezina, ekinez egina" esaera zaharra aipatu zuen, Obamaren "yes, we can" lelo horrekin parekatuz.

Harrokeria izan da krisialdiaren arrazoia, eta gazteok oraina garelakoan, ez dugula etsi behar eta ez garela akats berberetan jausi behar aipatu zuen.
"Hain bidegabea den mundu honetan bizitzeak merezi du, hori aldatzeko baino ez bada ere" esan zuen Juan José Ibarretxek.

Entzuleen galderetarako parada ere izan zen, eta unibertsitatearekin zerikusia duten zenbait gai atera ziren:
  • Garraioa eta hemendik udarako BAT txartela sortzeko ekimena. Horrela gazteek garraio txartel bakarra eraboli ahal izango dute, eta merkeago. AHT ere defendatu zuen, hiru hiriburuak lotzea berebizikoa baita, eta errepideak dagoeneko ia gainezka daudelako. 
  • Ikasketetarako dirulaguntzek ez dute behera egingo, kontrakoa izango da. Etorkizunerako zutabeak eraikitzea garrantzitsua baita, ez bakarrik gaur egungo egoera ekonomikoa konpontzea. 
  • Boloniak unibertsitateari emango dion aukera zabala ere atera zen. Ez dugu aldaketen beldur izan behar, eta Boloniak dakarrena EHUrako autonomia handiagoa da, lokaletik eraikitzeko askeago izatea. Hortaz, euskara gutxiago? Matrikulak garestiago? Titulazio bateraezinak? Hori ez da gertatuko, hemendik kudeatzeko aukera izango dugulako.






Ordu eta erdi eman zuen lehendakariak gazteekin solasaldian, eta ekitaldi pozgarria eta interesgarria izan zen hezkuntza munduarentzat orokorrean.

Facebook