2009/02/16
Juan Jose Ibarretxe lehendakaria Gasteiza hurbildu da, Buesa Arenara hain zuzen ere, eta hain kantxa berezian, gazteontzako dauzkan ikuspegia eta proiektuak azaldu dizkigu.
Belaunaldi berrion garrantzia izan zuen hizpide, inoizko gazteriarik prestatuena garela azpimarratuz, eta hori aktibo handia dela Euskadirentzat.
Alde horretatik, enplegua sortu eta mantentzeko neurriak berrikuntza, ikerketa eta garapenarekin oso lotuta daudela esan zuen.
Etxebizitzari buruz, urteotan, Babes Ofizialeko 50.000 etxebizitza eraikiko direla aipatu zuen. Horietatik erdia alokairu sozialak izango dira, eta partekatzeko alokairu sozialak. Kasu horietan, lehendakariak urtean 6000€ baino gutxiagoko diru-sarrerak dituzten gazteei alokairuaren %80ra arte ordaintzea aurreikusten du. "Zaila da", esan zuen, "baina ahalegina egin behar dugu, eta huts egiten badugu berriro saiatuko gara".
Euskara, unibertsitatea, garraioa... bezalako gaiei buruz ere mintzatu zen, gazteon beharrei bizkarra ematen ez diela garbi utziz.
Politika eta gazteon desengainuaren gainean, ulertzen duela esan zuen, eta hurrengoa gaineratu: "politikariak gizarteak esan dezakeenaren beldur al dira? Tira, argi geratu da baietz".
Oso solasaldi hurbil eta aberasgarria izan zen, lehendakariarekin beti gertatzen den bezala.