2009/02/18
EAJ-PNVk hautoeskunde hauetarako berriz aurkezten duen hautagaiburuaren hitzetan funtsezkoa da gazteak oinarrizko arloan laneratzea, zeren eta sektorearen etorkizuna bermatuko luketen ideia eta proiektu berriak ekarriko baitituzte.
Gaur goizean Labraza herriraino gerturatu da lehendakaria, herri honetan antolatutako ekitaldi batean parte hartzeko.
Lehendakariak ziurtatu duenez, nekazaritza, abeltzaintza eta arrantza batutzen dituen ionarrizko arloa barik ez litzateke Euzkadi herri bera izango, eta horregatik egokiro zaindu beharra dugu. Hortaz, hitza eman du jende gazteari alternatiba atseginak zabalduko zaizkiola honetan lan egin dezaten.
Aipatutako neurrien artean azpirmarkatu behar da prestauntza-zikloak, zeintzuk nekazaritza eta hezkuntza sailetatik elkarlanean kudeatuko diren. Hartu bide diren neurriek erantzuna eman nahi diote gero eta lehiakorragoa den sektoreari eta horretarako gazteen papera ezinbestekoa da, oinarrizko arloaren etorkizuna bermatzen duten heinean, lehendakariak aipatu bezala.