2009/02/19
Sozialistek, hain prometatu zituzten eskumenak, ezen azkenean hitza jan behar izan duten... Herri administrazioaren ministresa den Elena Salgadok argitu du gaur Patxi Lopezek bere programan gaineratu zuen puntua ez dela inola ere beteko, presondegiak kudeatzeko eskumena, alegia. Patxik Madrilen galdetu behar izan zukeen arinago, nahiz eta handik programa ia eginda zetorkien.
Rock izarrak bailiran Sozialisten programaren puntuak kartelatik jausiz doaz bata bestearen atzetik, hala ezer berririk ez dakarkigulako, nola Madriletik etorri behar direlako prometatu duten guztiari "baina" bat gaineratzeko.
Hurrengoa, zer izango da? Horixe al da ekarri nahi duten aldaketa?, horixe al da EAJ-PNVren hautagia den Juan Jose Ibarretxeren ordez jarri nahi dutena? Juan Jose Ibarretxe lehendakariak bere karrera luzean soberan egiaztatu du euskal erakundeetako burua izateko gauza dela, gauzak behar diren moduan eginez, eta guztion elkar hartzearen bidetik beti joaten saituz.
Noski Patxi, zuk ez dituzu etxerako lanak egiten, eta unibertsitatekoa ez zen salbuespena izan.