2009/02/20
Berrikuntza jardunpide horretan gazteak kantoi-harria izango gara. Lehendakariak aitortu duenez, merkataritza arloan jende gaztea laneratu beharra dago, zapa berriko txertaketa, etorkizunari aurre egiteko gertuago egon gaitezen.
Ibarretxe kontzientea da arloa errelebu belaunaldia eskatzen dagoela eta azken momentura arte ezin garela itxaroten egon. Horrekin batera neurriak hartu behar dira, baina ez sektorea gaurkotzeko, "etorkizunera"tzeko baizik.
Espainarekin alderatuta, nahiko egoera pribilegiatuan aurkitzen gara, gure finantza-erakundeek, euskal kutxek eta, portaera lasai eta irekia erakutsi baitute, ekonomia bere momento onenean ez badago ere. Ez, aldiz, Espainan, egoera latzagoan aurkitzen dira eta ez du ematen hango finantza-erkundeek egoera aldatzeko laguntza handirik ekarri nahi dutenik, Euzkadin gertatzen ari ez den legez.
EAJ-PNVk berriz ere aurkezten duen hautagai esperientziadunak, Juan Jose Ibarretxe, merkataritza arlorako sei neurri atseginak iragarri zituen atzo. Alde batetik, tamaina txikiko merkataldegiak berriztatu eta bultzatzeko ekimena. Beste alde batetik, formakuntza, arloko aktibitateari gero eta lehiakorragoz ekiteko. Ideia hau azpimarkatu zuen aurreko egunean lehenbiziko arloari zegokiola. Dena dela, iragarrietako neurrietan kuriosoena iruditu zitzaigun merkataritza arloarekiko berrikuntza-kooperatiba zentru bat (BKZ) sortzeko asmoa.
Berbaldian Iñaki Azkuna izan zuen solaskide. Honen hitzetan, ondorengoak urte exijenteak izango dira txikizkarientzat. Orain inoiz baino gehiago, euren esperientziaz baliatuz, egun-eguneko lanari gogor eta zintzoki zor zaizkio. Hauxe Bilbon zehar barreiatuta dauden komertzio txikiei keinu zuzena izan zen, baina Euskal Herri osoaren barrena ondo asko ezarrita dagoen komertzio txikiari plazaratu nahi zion aholkua ere bazen.
Merkataritza arloko profesionalen ahaleginak, Ibarretxeren eta bere taldearen neurriekin batera, erantzuna emango diote sektorea eskatzen dagoen aldaketari.