Ezagutzera eman

BERRIAK

2009/02/21
Euzko Gaztedik sendotasun osoz gaitzesten ditu gabeko atentatuak, bai Donostiako batzokian, bai Gurutzetako batzokian. Atentatu hauek totalitarismo eta faximo keinu zuzenak baino ez dira. Noiz ulertuko dute gutxi batzuek gorrototik ezin dela herri eraikuntza proiektu bat gauzatu? Bide horretatik, lorpen niñiño bat ere ez, bakarrik sufrimendua euskal gizarteari ekarriko zaio.
Gurutzetako eta Amarako afiliatuei EGIk elkartasuna erakutsi nahi die, bidenabar jakinarazi nahi dugu atentatu hauek alderdikide guztion etxearen kontrakoa izan direla.

Ezin ditugu ahaztu auzo hauen biztanleak, berriro ere atentatuen ondorioak jasan behar izan dituztela eta. Benetan larria eta koldarra den gertakari honen aurrean, EGI gazte erakundeak Donostiako eta Barakaldoko hiritarrekiko bere solidariotasunik sendoena adierazi nahi du.

Azkenik, ETAri exijitu nahi diogu berehalako desager dadin, euskal gizarteak bakean bizi nahi duelako.

Facebook