2009/02/23
Dudan jarri ezin dena da Mr Spock buruz jantzituena eta prestatuena dela galaxiako lagunen artean Euskal-Prise espaziontzia gobernatzeko. Beharbada batek baino gehiagok ez zuen kapitainaren alde onbera eta hurbila ezagutzen. Hain zuzen ere, kapitain honengan kapitain ona izateko osagarri guztiak aurkitzen ditugu: adimena, lidergoa eta pertsonen ondoan egoten jakitea.
Tamalez kapitaina tartetxo baten baino ezin izan zen egon, zeren eta oraingoak dira une larriak, beste galaxia batetik euskal galaxiariko atake telegidatua prestatzen ari direla. Halere, lehendakaria honetan ez da "ilargian" egongo, ahalegintzen ari da euskal galaxia arriskutik kentzeko. Estralurtar hauek lortuko bazuten bere jomuga betetzen euskal gizartearen ongi izatea murriztua izango litzateke. Horrekin batera, herriaren eskubideak ez ezik, Europako galaxiaren barne lortu dugun aurrerakina bertan behera geratuko litzateke, zer esanik ez, Euskal Prisek Espainako galaxia atzean utzi zuela aspaldi. Estralurtar telegidatu hauek ez dute Euskadi buruan bere helmugak ideiatzeko eta, euskal gizartearenei ez, bakarrik euren interes propioei mesede egin nahi die.
Behin kapitaina ontzia laga izan zuela, tripulatzaileek ospakizuna jarraitu zuten, eta ontziaren ingurumean torrada solidarioak banatu zituzten. Ospakizunak berandu arte jarraitu zuen eta horretan tripulanteek indarrak hartu zituzten euskal gizarteari datorkion atake telegidatuari aurre egiteko.