2009/02/23
Alderdi Sozialistak momento honetara arte frogatu duen gauza bakarra izan da Euskadiri proposamen zuzenik egiteko gauza ez dela, bere jomuga bakarra EAJ dela, izan ere, EAJ Ajuria Eneatik kentzea, bere jatorriari ukoegin behar badio ere.
Hautesleen gehiengoak aukeratzen duen alderdia jokoz kanpo geratzea... ez litzateke lehengo aldia izango, Cataluñako kasua eman liteke Euskadin, alegia. PP eta PSOEren arteko paktua dagoeneko Madrilen ondo elkar hartuta dagoen arazoa da. Basagoitik publikoki PPren botoak PSOEren esku jarri ditu. Hautesleek zer erabakitzen duten jakin barik, PP alderdiari eman lekizkioken botoak beste alderdi bati eskaintzen dizkio Basagoitik. Hau da PPko hautagaia den Basagoitik hautesleei osteratu nahi dien errespetua! Bozketa egunerako astebete baino gehiago falta zela, PPri ematen zaizkion botoak salduta zeudela aitortu zuen honek. Zer "talante" gutxi erakusten duten batzuek!
Convergencia i Unio (CiU) alderdiko ordezkari nagusia den Artur Masek Getxoko mitinean parte hartu izan zuen igandean. Honen hitzetan, 48 ordu baino ez zen behar, PPk eta PSOEk paktua konpontzeko Cataluñan, eta Euskadin gauza bera gertatuko litzateke, aukera emanez gero. Juan Jose Ibarretxek gogoratu ere egin zuen hautesle kataluniarrek instituzioetako buru izateko aukeratu zuten alderdia CiU izan zela, gehiengo lortuta eta Alberdi Sozialistari soberako aurre hartuta. Halere, azkar asko PP eta PSOE ados jarri ziren bi egun eskasetan paktua burutzeko, horren portaera zeken eta arduragabekoaren aurrean hautesleei erantzunik emateko aukera kenduz. Harrigarria da benetan zer denbora gutxitan har ditzaketen batzuek garratzizko erabakiak, herriaren borondatea alboratuz eta euren alderdien interesei bakarrik mesede eginez!
Bidenabar, Artur Masek EAJri zorionak eman zizkion euskal erakundetako buru izanda egindako ereduzko lanagatik. Arturrek aitortu zuenez adibide zerrenda agortuezina eman liteke Juan Jose Ibarretxeren ekipoaren lan arduratsua azpimarkatzeko. Baina, esaterako, azken bolada honetan penintsula osoan indarrez eragin duten ekaitzei dagokiela, euskal erankundetako kudeaketak ez dauka beste Autonomi Erkidegoetan bezalakorik.
Orain inoiz baino gehiago, euskal gizarteak botoa ematera joan behar du, Euskadi noraezean ibili ez dadin, progreso eta ongizatearen mailak behera egin ez dezan. Nork ordezkatuko du euskal gizartea, Euskadi buruan darabiltenek baino? Nork defendatuko ditu Madrilen euskal gizartearen interesak Ibarretxe lehendakariak eta bere lan taldeak baino hobeto?