Ezagutzera eman

BERRIAK

2009/02/24
Euzko Gaztedik indarrez salatzen du ETAren azken atentatuak EAJ-PNVko batzoki baten eta Alderdi Sozialistako egoitzaren aurka, zeintzuk kalte ugari ekarri dituzten eta, zorionez, inor ez den zauriturik izan.
Gertaera salagarri eta koldar honen aurrean, EGIk bere solidaritatea erakutsi nahi dio afiliatuei eta Euskal Autonomi Erkidegoko Sozialistei, eta bide batez atentatuaren ondorio zuzenak jasan behar izan dituzten pertsona guztiei.

Honekin batera, Euzko Gaztedik ETAri behin betiko desagertzea eskatzen dio, bere indarkeria euskal herritarron frustraziorik handiena delako. Bidenabar, ohar dadila ETA zer ahalegin handia egiten ari diren demokraziaren alde apostu egiten duten alderdi politiko guztiak.

Azkenik, Euzko Gaztedik herritarrak, eta gazteak bereziki, animatu nahi ditu, zeren eta orain inoiz baino gehiago euskal gizarteak demokrazian sinesten duela eta ETA soberan dagoela herri honetan erakutsi beharra baitago.

Facebook