Ezagutzera eman

BERRIAK

2009/02/24
Laguntza hauetaz baliatuko dira hainbat familia eta, horietan bereziki, esturan dauden gazte bikoteak. Halaber neurriak hartuko dira gizon eta emakumeen arteko aldeak behingoz desagertarazteko.
EAJ-PNVk berriz ere aurkezten duen hautagaiaren hitzetan, Juan Jose Ibarretxe, "gizarte osoan familiari lehentasuna eta elkartasuna zor zaizkio laguntza politikak garatzean" eta, hori dela kausa, hurrengo legealdian familiengana zuzentzen diren laguntzen kopurua bikoizteko xedea azaldu zuen atzo hautagaiak.

Familienganako politikei dagokiela, Euskadi Estatu Espainarrean barne punta-puntan dago. Beste neurri batzuen artean semealabak izateagatik ematen diren laguntzak areagotu nahi dira, "hirugarren semealabako, eta hortik gora, 10 urte bete arte; bigarren semealabako 6 urte bete arte; eta lehen semealabako bi urte bete arte".

Era berean Ibarretxeren lan taldea eta bera jabetuta daude familiek orokorrean zailtasun handiz kanpoko lana eta familiak dakarrena bateratu behar dutela. "Ez da hori lan erreza, eta politikariok egin behar dugu gure esku dagoen guztia familiei egin beharreko esfortzu hori biguntzeko" esan zuen Ibarretxek. Horren ildora hautagaiak aipatu zuen momento honetan aplikatzen ari diren hainbat neurriei birpasaketa eman beharra dagoela: eszedentziak, lanegunaren txikipenak, semealaba eta familiar ezinduen zaintzarako laguntzak, edota azken xede honetarako pertsona bat enplegatzeko diru laguntzak.

Lehendakaria telelanaren alde erakutsi zen, etxetik lan egitea era berriko gizartean gorantz doan lan-mota baita. Zer esanik ez, lan-mota honek ahalbidetzen du lan eta familaren bateratzea.

Berdintasunaren aldeko politikaz badihardugu Euskadiren papera azpimagarria da benetan. Asko egin bada ere, egiteko asko geratzen da ere bai. Gizonek eta emakumeek maila guztietako ardura elkarbanatu behar dituzte. Horregatik ekimenak aurrera artera beharra dago berdintasun politiketan Euskadi munduan barne erreferente bat izan dadin.

Facebook