Ezagutzera eman

BERRIAK

2009/02/26
Horrela ireki zuen atzo Ibarretxe lehendakariak Barakaldoko ekitaldian. Esaldi sakona da benetan eta momentu honetan lehendakariaren hitzetan zentzu berezia hartzen duten berbak. Inolako lotsarik gabe atzo lehendakariak aitortu zuen gizarte osoarengan bere konfidantza osoa jarrita duela, debatearen bukaeran gizarteari botoa eskatzeko aukera eman zitzaionean.
Hauteskundeetan suminduta daude, alde batetik gizartea, eta bestetik alderdi politikoak. Bi aste neketsuetan hautagiek beren proposamenak hautesleei azaldu behar dizkiete. Krisiaren ondorioak Euskalerrian ere pairatzen ari garela, neurri ekonomikoak jasotzen dituzten programak entzun nahi ditugu herritar guztiok. Baina, EAJ-PNVko hautagaiaz aparte, inork ez du hitz egiten lan merkatuez, familientzako laguntzez, ikasketarako diru-laguntzez, babesa ofizialeko etxebizitzez, ezta abar luze batez ere.

Basagoitik ETAz, indarkeriaz eta gorrotoaz baino ez daki hitz egiten; Pachiren ahoan Ibarretxe, beste hitzarik ez da kabitzen; Ziarretak denbora osoan PNV du hizpide; Madrazo bere diskurtsoan behin eta berriro Aralarri dagokio... Ibarretxez aparte inork al du gizartea buruan? Kezkatzen hasita gaude batzuk, entzun beharrekoak entzun ez izanda.

Bakeari lehendakariak lehentasuna eman dio beti, zeren eta inork baino gehiagok nahi du Ibarretxek herri honetan bakean bizi gaitezen. Juan Jose Ibarretxek defendatu du pertsona guztiekin hitz egin beharra dagoela. Inori ezin zaio hitz egiteko gaitasuna galarazi, horrek bakarrik biolentziaren arazoa areagotzen baitu. Nork esango zukeen epaitegietan bukatuko zuela gizarteak aukeratu zuten ordezkari batzuekin hitz egin izanagatik? Horixe al da Madriletik ekarri nahi duten demokrazia?

Anbiguotasunean mugitzen dira politikari batzuk, ez dago argi zeintzuk diren euren proposamenak, noraino helduko liratekeen boterea lortzeagatik. Baina, berandu egiten ari da eta euskal gizarteak erantzunak merezi ditu. Atzo galdera erraza zuzendu zitzaion Alderdi Sozialistari eta, bereziki, Patxi Lopezi:

_Onartuko lituzke PSOEk izatez estatu osoan bere aurkari zuzena den PP alderdiko botoak, gehiketa sinple batez baliatuta botoen gehiengoa duena alboratzeko? Bai ala ez?

 

Zorionez, Ibarretxek mahai gainean utzi du bere programa. Ez, ez da hau programa anbiguoa, 700 neurri jasotze dituen programa da eta. 1, 2, 3, ..., 100,..., 500,....,699,... zazpiehun neurrietaraino heltzen duen programa, bai. Puntu gehiegi dirudite, baina esparru guztiak ukitzen dituen programak neurriz beterik joan behar du. Banan-banan irakurri nahi duena hemen ditu eskueran, jakina:

www.ibarretxe.com

"Azkenak izan ginen krisian sartzen, baina horretatik ateratzen lehenak izan behar gara" lehendakariak behin eta berriz esan du hauteskunde hautean zehar. Esaldi polit eta sakonekin atsegin eman digu lehendakariak, baina esaldi potoloak edukiaz beteriko programaz geroztik ekarri dizkigu. Beste batzuek, aldiz, esaldi ponposoak taxutzen badakite, irakurtzen ere badakitela ondo asko frogatu dute... baina, ezer eskeiniko al digute ostirala baino lehen? Ba al dakite benetan zer dioten, paper batean beste batek idatzitakoa irakurtzen ari direlarik?

Galdera botata dago... tik, tak, tik, tak... ostiralera arte taupadaka eta erantzunaren zain gaude guztiok.

Facebook