2009/02/27
Bizkaiko hautagai zerrendakideek eta Andoni Ortuzarrek, BBBko presidentea, atzo Bilbon, Euskaltelium aretoan, aurkeztu zuten ekitaldi bat, zeinetan gazte oparok Ibarretxeren gazteentzako proposamenak jasotako esloganeko kamisetak erakutsi zituzten pasarela gainean.
Azpimagarria da kamiseta guztiak ekologikoak zirela, eta horiek guztiek eslogan bana idatzita zutela. Era berean eslogan bakoitzak harreman zuzena zuen lehendakariaren programa barruan sartutako proposamen batekin.
"Agro" eslogana, esaterako, ekonomiako lehenbiziko arloari gazte-jendeako txertaketa egiteko asmoagatik. "Me voy", edota "En tu casa o en la mia", babesa ofizialeko etxebizitza, alokairu sozial eta akura elkarbanatuak direla eta...
Hauek ez ezik, beste eslogan askok ere distiratu zuten atzo gauean kotoizko ehunean. Gau-jaian gazteok ezin parada aproposagoa izan zuten Bizkaiko zerrendakideei eta Bizkai Buru Batzarreko burukideei euren ideiak eta ikuspuntuak helarazteko.
Hauteskunde hauetan gazteek berezko tartea aurkitu dute, eta ez bakarrik eurei zuzenduta egon diren ekitaldiengatik, baizik eta eurak kontuan hartuta hainbat neurriak plangintza barruan sartu baitira ere. Horregatik, non eta moda pasarela baten gainean Ibarretxek gazteei jositako jantzi berezia erakutsi da.