Ezagutzera eman

BERRIAK

2009/05/11
YDE Europar Gazte Erakundea Bilbon batzartu da 2007 urtean Vilnius-en sortu zenetik bere Hirugarren Biltzarra ospatzeko. . Kontseilu honetan parte hartu duten ordezkarien artean izan dira Partido Demócrata (Italia), MODEM (Frantzia), Ευρωπαϊκό Κόμμα (Txipre) eta Darvo Partija (Lituania).
Euzko Gaztedi eta YDE osatzen duten gainerako erakundeak zoriondu dira gazteek gero eta parte hartze aktiboagoa dutelako - hautagai gazte kopuru nabaria dago eta. Dena dela, Legebiltzar gazteagoa lortzeko lana egin beharra dago oraindik ere. Euzko Gaztedi-EGi erakundeak hiru hautagai ditu datozen hauteskundeetarako: Irkus Ansotegi, Miren Martiarena e Irantzu Uriarte.

Topaketan  YDE erakundea osatzen duten kideen tokian tokiko gaiak ere aztertu dira, besteak beste Txipre herrirako egiazko konponbiderik eza, Italian Hauteskunde Legearen gainean egingo den erreferenduma edo maiatzean Lituanian izango diren presidentziarako hauteskundeak.

Euzko Gaztedi- EGI erakundeak gainerako gazte erakundeekin lan egingo du ekainaren 7an ospatzekoak diren Europar Legebiltzarrerako Hauteskundeetarako kanpainan. Bloke biko -sozialista eta popularra- Legebiltzarretik aldenduko den Legebiltzarra lortzeko ahalegina egingo dute. 

Ekainean bertan, hauteskundeen ostean ospatuko den Kongresuan YDE erakundearen eta EAD alderdiaren geroa aztertuko da, europar talde demokrataren barruan lan egiteko dagoen konpromiso sendoarekin.

Azkenik, Europaren egun honetan Euzko Gaztedi - EGI  erakundeak berretsi egin nahi du demokrazia parte hartzailearen alde egiten duen apustua. Gazteak identifika daitezen denonak diren instituzioekin eta ez dezaten Europar Batasuna ikusi euren bizitzatik urrun dagoen erakunde gisa.

 

Facebook