Ezagutzera eman

BERRIAK

2009/05/24
Europarako Koalizioaren baitan dauden gazte erakundeek, Euzko Gaztedi barne, gaur bilera izan dute Bartzelonan koalizioari bere laguntasuna eskaintzeko.


Bertan, argitara eman duten idazkian adierazi dutenez, "gure herriek bere etorkizuna erabakitzeko eskubidea dute, Europako hainbat herrik erabaki duten moduan. Eta etorkizun hori dago zalantzarik gabe Europar Batasunaren barruan, herri, erregio eta nazioek gaurko Estatuek inposatuko ez dituzten bitartekorik gabeko ordezkaritza zuzena izan dezaten".  Era berean, Europarako Koalizioko gazteek azpimarratu dutenez, "gatazka armatu zein politikoak, elkarrizketaren bidez konponduko dituen Europan sinesten dugu. Asko izan dira sufrimendu urteak eta horregaitik ezin dugu etsi bakea tresna demokratiko eta baketsuen bidez erdietsi arte".

Amaitzeko zera gehitu nahi izan dute, "sozialista eta popularren bloke handietatik ihes egin nahi duten gazte guztiak ordezkatu nahi ditugu, politika egiteko beste era bat dagoela pentsatzen duten gazteak, bloke hauek ezaugarri dituzten mugiezintasun eta fundamentalismotik urrun".

"Azken finean, beren bakantasuna, berezitasuna defendatzen duten gazte guztiak ordezkatzen ditugu eta inposatu nahi diguten ideologi kolore bakarraren aurrean. Zalantzarik ez izan, Europarako Koalizioak interesak defendatuko dituela".

Facebook