2009/05/30
EGIko gazteek Izaskun Bilbao Brandicarekin, EAJren hautagaia, bazkaldu dute gaur Getxoko ekitaldia baino lehen.
Bertan, hautagaiarekin Europaren gaineko iritziak, usteak, galderak eta ideiak partekatzeko aukera izan dute.
Gazteen interesekoak diren zenbait gaitan ere sakontzeko aukera izan da, betiere Europar Batasunaren marko barruan: bekak, Bologna, euskara, gizarte politikak…
Bruselasko legebiltzarrak duen garrantziaz hobeto jabetzeko parada izan da, bertan hartutako erabakiek eragin zuzena baitute gure egunerokotasunean.
Testuinguru horretan, nazioartean berezko ahotsa izatea berebizikoa da hortaz. EAJk baino ez du euskal nortasuna defendatuko, popularrak eta sozialistak Madril edo Parisera begira egongo baitira uneoro.
Hortaz, Euzko Gaztedik ere ez du aukera hau pasatzen utzi nahi, eta euskal gazte guztiak animatu nahi ditu ekainaren 7an bozkatzera joan daitezen, Euzkadik munduan izan dezakeen ahotsa baitago jokoan.