Ezagutzera eman

BERRIAK

2009/06/19


Euzko Gaztedik ETAren azken erailketa indarrez gaitzesten du, Eduardo Puelles Garcíaren hilketa hain zuzen ere, Polizia Nazionalaren inspektorea.


Gertaera koldar honen aurrean EGIk bere elkartasuna adierazten dio Eduardoren familiari, gehien sufritzen ari direnak, baita bere lankide guztiei ere.
ETA sobera dago gure herrian, zama astun bat baino ez da herri honentzat, gizartearen borondatearen kontra dagoen zerbait.
Azkenik, Euzko Gaztedik herritarrak animatzen ditu euskal erakundeek deituko dituzten salatze kontzentrazioetara joan daitezen, eta horrela, ETAren indarkeriari guztion mespretxua adieraziko diogu.

Facebook