Ezagutzera eman

BERRIAK

2009/07/10


Euzko Gaztedik indarrez gaitzesten ditu PSEren egoitzak Durangon pairatu duen azken atentatua.
Barrabaskeria berri honen aurrean EGIk elkartasuna eta babesa adierazi nahi dizkie sozialista guztiei, baita Durangoko biztanleei ere.
Horrekin batera, Euzko Gaztedik Euzkadiko agente politiko eta sozialen aurkako indarkeriazko eraso guztien amaiera exijitzen du, aniztasunak ere herri bat aurrera ateratzen laguntzen duelako. Mehatxuak, erailketak, indarkeriak eta arduragabekeriak berriz, gure etsaiak dira eta atzera pausuak baino ez.
Berriro ere esan beharra daukagu: ETA, herriaren mespretxua daukazu, desagertu gure bizitzetatik.

Facebook