2009/07/29
Barrabaskeria berri honen aurrean EGIk elkartasuna eta babesa adierazi nahi dizkie mehatxatuta sentitzen diren guztiei, baita Burgosko biztanleei ere.
Horrekin batera, Euzko Gaztedik indarkeriazko eraso guztien amaiera exijitzen du, indarkeriak indarkeria eta gorrotoa bakarrik ereiten dituelako. Mehatxuak, erailketak, biolentziak eta arduragabekeriak gure etsaiak dira, atzera pausuak baino ez.
Berriro ere esan beharra daukagu: ETA, herriaren mespretxua daukazu, desagertu.