2009/10/21
Urriaren 18 eta 19an antolatu ziren Badalonan, Força de present, passió del futur lemapean.
EGIren ordezkaritza bat, urriaren 18 eta 19an Badalonan izan da UJ (Unió de Joves), kongresuan. Kongresu hau beraien XIV. Aberri kongresua izan da eta bertan bi ponentzia onartu dituzte, bata estrategia politikoarena eta bestea erakunde edo antolakuntza txostenarena.
Exekutiba berria ere aukeratu dute eta presidente Iban Rabasa eta Idazkari nagusi bezala Rober Montañola aukeratu dituzte. Zorte on opa diogu Euzko Gaztedi-EGIren aldetik exekutiba berriari.