Ezagutzera eman

BERRIAK

2009/11/03
Isabel Celáaren, Hezkuntza sailburua, hitzetan, Hezkuntzarako dekretu berriak abertzaletasunaren doktrinamenduarekin amaitzeko balio izango du. EGIrentzat hitz horiek bereziki larriak dira, euskal hezkuntza sistemak orain arte izan duen arrakasta frogatuta baitago (selektibitateko emaitzak, eskola porrota eskasa Estatukoarekin alderatuta, e.a.).


Gainera, aurrekoa doktrinamendua izan balitz, nola baiezta dezakegu oraingoa ez dela beste noranzko bateko doktrinamendua izango?
Larria da baita ere euskararekin egingo dutena. Sailburuak esan du bi hizkuntzak berdinak direla eta tratu bera eman behar zaiela hezkuntza sisteman. Legez berdinak izango dira euskara eta gaztelania, baina euskara hamaika pauso atzetik doa gaztelaniarekin alderatuta. Bi hizkuntzen egoera parekatzeko ahalegin berezia egin beharra dago euskararekin, eta “gobernu” berri honek utzikeria eta sentsibilitate falta erakusten du kinka larrian daukagun eta gurea den hizkuntzarekiko.
Hogeita hamar urtetan oinarri sendoekin eraikitakoa, lau urtetan desegin nahi du Eusko Jaurlaritza berriak, eta zoritxarrez, beste hogei urteko lana behar izango da hain arin desegindakoa bere onera itzultzeko.

Facebook