2009/11/06
Hogeita hamasei egun pasa dira, eta hogeita hamasei marinelek bahituta jarraitzen dute Indiako Ozeanoan. Azken orduotan egoera larritu egin da. Piratek hiru marinel kinka larrian dauzkate, mehatxatuta, eta Madrilen atxilotuta dauden piratak askatzea eskatzen dute.
Euzko Gaztedik askatasuna eskatu nahi ere bai, arrantzale guztien askatasuna, eta onik buelta daitezela Bermeoko portura. Onik eta ahalik eta lasterren.
Amaitzeko, EGIk bihar Bermeoko Portu Zaharrean izango den manifestaziora joateko deialdia luzatu nahi dio herritar orori, 12:00etan. Arrantzaleek eta familiek herriaren berotasuna sentitu behar dutelako.
ALAKRANA ASKATU!!!