2009/11/26
Euzko Gaztedik Ecuadorretik etorritako etorkinek osatzen duten Ecuador Etxea elkarteak antolatutako topaketa batean parte hartu du.
Ecuador Etxeak 200 kide baino gehiago biltzen dituen elkartea da, eta Euskadi eta Ecuadorren arteko kulturak batzearren eta elkar hobeto ezagutzeko asmoz, Bilbon izan zen topaketan parte hartu genuen.
Ecuador Etxeak bere herrialdeko musika eta ohiturak hurbildu zizkigun, baita etorkinen arazoa euren ikuspuntutik ezagutzeko parada ere. Euzko Gaztedik, bere aldetik, Euskadi eta gure herriaren idiosinkrasia hobeto ulertzeko dokumentala proiektatu zuen. Azkenik, euskal dantzak ere izan genituen.
Ecuador Etxeak omenaldia egin nahi izan zion Iñigo Iturrateri, gaur egun EAJren legebiltzarkidea, aurretik Bizkaiko Foru Aldundian integrazioaren alde egindako lanagatik, euskaldun berriei haiek ere euskal herritarrak direla sinetsarazteagatik.
Eskerrik beroenak eman nahi dizkiegu Ecuador Etxeko lagunei, horrelako ekimenekin elkarbizitzarako urrats garrantzitsuak ematen ari baikara.
Mila esker lagunok!