Ezagutzera eman

BERRIAK

2009/12/10
Euzko Gaztedi giza eskubide guztien aldeko apustu tinkoa egiten du.
Eta banakako giza eskubideetatik ere, eskubide kolektiboak sortzen direlako, gaurkoan Aminatu Haidar aktibista saharauia ekarri nahi dugu gogora.

Emakume honek bere bizitza jarri du arriskuan bere herria zanpatua izaten jarrai ez dezan. Bizitza eskubidea erabakitzeko eskubidearekin ere lotuta dagoelako, pertsonak izateko eskubidea dugu, eta gure kabuz erabakitzeko eskubidea.

Giza legezkoak dira baita ere elkartzeko eta hitz egiteko eskubideak, eta azken aldian eskubide horiek murriztu egin dira Espainiako estatuan.

Eta amaitzeko, jakina, gaurkoan ere ETAri indarkeria behingoz alde batera uzteko eskatu behar diogu hamaikagarren aldiz.

Facebook