2009/12/14
Pasa den azaroaren 28an BLOC JOVEk (Bloc Valenciá-ren gazte erakundeak) bere VII. Kongresua egin du País Futur lelopean
Pasa den azaroaren 28an BLOC JOVE-k (Bloc Valenciá-ren gazte erakundeak) bere VII. Kongresua egin du País Futur lelopean Alboraia-n (Valentzia), eta bertan izan da EGI Euzko Gaztediren Kanpo Harremanetako lantaldea. Aurtengoa, gainera, kongresu berezia izan da Bloc Joverentzat, euren hamargarren urteurrena kointziditu baitzen.
Kongresuan Francesc Xavier Ferri i Fayos Idazkari Nagusi berri izan da hautatua. Idazkari Nagusiaz gain, valentziarrek euren aberri batzorde berria eta Bloc Valencián dituzten ordezkariak ere aukeratu dituzte. Zorionak denei! Moltes Felicitats a tots! EGI - Euzko Gaztedik kongresuko partehartzearekin bi erakundeon arteko harremana indartu nahi izan du.
Ekintza honetan beste gazte erakunde abertzale ezberdinek ere parte hartu dute Joventut Nacionalista de Catalunya eta Joves d´Esquerra Nacionalista-PSM, beste batzuen artean. Balentziako beste elkarte ezberdinen ordezkariek ere ez zuten aktu hau galdu nahi izan: ACPV, Collectiu Lambda, el Bloc d’Estudiants Agermanats, ACV Tirant lo Blanch, Intersindical Jove, Reviscola, joves amb iniciativa.