2009/12/14
Pasa den abenduaren 11n eta 12an, APIk bere historiako I. Aberri Batzarra izan du Parman (Italia)
Pasa den abenduaren 11n eta 12an, APIk bere historiako I. Aberri Batzarra izan du Parman (Italia), eta bertan izan da EGI Euzko Gaztedi gure italiar lagun hauei babesa eskainiaz. Oso berezia izan da, alderdi politiko baten lehen batzarra zenez beren estrategiak definitu baitituzte, beste gauza askoren artean.
Rutelli eta beste politiko italiar batzuek sortu berri duten alderdi politiko liberal-demokrataren asanblada honetara, EAJ-PNV eta EGIko ordezkariez gain, beste nazioarteko erakunde ugari bertaratu ziren: EDPko gainerako alderdi politikoak (Frantzia, Chipre, San Marino, Lituania, Txekia, …), baina baita euren gazte erakundeak eta beste ordezkari politiko ezberdinak ere, hala nola, Belgikako Lehen Ministro ohia, Ruy Verhofstadt eta Hego Amerikako ordezkariak). Zorionak API! Congratulazione API!
EGI-Euzko Gaztedik APIren aberri batzar honetako partehartzearekin bi erakundeotako gazteon arteko harremana indartu nahi izan du, Europako gainerako beste lagunekin biltzeaz gain eta Europako gure estrategia komunei buruz hitz egiteaz gain.