Ezagutzera eman

BERRIAK

2009/12/15
Gaur hasten da Egunkariaren aurkako epaiketa
Gaur hasten da "Euskaldunon Egunkaria" izeneko euskarazko komunikabidearen aurkako epaiketa.

Fiskalak akusazioa erretiratu arren, "Dignidad y Justicia" taldeak berea mantendu du.

Egunkariak eta bere langileek jasan dutena erabat bidegabea izan da, eta epaiketa honekin ahalik eta lasterren guztia amaitzea espero dugu.

Euzko Gaztedik elkartasuna adierazi nahi die "Egunkaria" komunikabideko langile guztiei. Eta gogoratu, larunbat honetan manifestazioa deituta dagoela Bilbon "Egunkaria libre" lelopean.

Adierazpen askatasunaren eta euskararen kontrako erasoak behin betiko amai daitezela.

 

Facebook