2010/01/25
Aurten ere, Gogorregi Konpartsak “Tostada Solidarioa” ongintzazko ekimena abian jarri du. Gogorregiko neska-mutilek tostadak banatuko dituzte euro baten truke.
Jasotako diru guztia, Intermon Oxfam GKEren bitartekaritzarekin, Haitiko lurrikarak utzi dituen biktimei laguntzeko bideratuko da. Intermon Oxfamek bulegoak eta langileak ditu Haitin bertan, eta berreraikitze eta saneamendu programetan parte hartuko duen GKEtako bat da.
Euzko Gaztedik Gogorregiren ekimen honen alde egiten du. Beste alde batetik, euskal gazteak Haitiko herritarrekin solidarizatzeko deialdia ere egiten dugu, bai ekimen honetara hurbilduz, baita behean zehazten dugun kontu korronte zenbakian diru-sarrera eginda ere.
Noiz: otsailak 13
Non: Berastegi kalea, Bilbo
Ordua: 18:30.
Intermon Oxfamen kontu zenbakia: 2095-0100-00-9106489796