2010/03/08
Genero gaietan ibilibide luzea daukagu oraindik. Hori dakarkigu gogora gaurko egunak.
Bide luzea egin dugu, egun emakumeek bizi duten egoera arras ezberdina da, hobea. Baina asko dago egiteko: erabakitzeko askatasuna haurdunaldia eteteko, emakumeen langabezia, ezberdinatsuna soldatetan, lana eta familia kontziliatzea, historian zehar emakumeenak izan diren lanak eta rolak banatzea (pertsona adintsuak zaintzea adibidez), e.a.
Baina Euzko Gaztedik deialdia egin nahi du aldarrikapen horiek urtean behin baino egin ez daitezen. Aurrera pausuak eman behar ditugu egunez egun, gizonen ahalegin bereziarekin.
Dedikazioz, ilusioz eta konpromisoz, oso urrun ez dagoen urteren baten, agian ez da beharrezko izango egutegian egunik markatzea gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna aldarrikatzeko.