2010/04/13
EGIk zorionak eman nahi dizkie absoluzioa jaso duten Egunkariako arduradunei. Horrez gain, kaltetuentzako ordaina eskatu nahi die Auzitegi Nazionalari eta Goardia Zibilari, eta halakorik berriz gerta ez dadila. Ea behingoz euskararekin eta euskal kulturarekin harremanik duena indarkeriarekin lotzeari amore ematen dioten.

Euzko Gaztedi gogobetez ikusten du absoluzioa eta bai Auzitegi Nazionalari, bai Goardia Zibilari ere honakoa eskatu nahi die: zentzugabekeriaz betetako epaiketa zoro honetatik eratorritako bidegabekeria konpon dezala zazpi urte luze pasa eta gero.
Beste alde batetik, EGIk zorionak eman nahi dizkie Egunkariako langile guztiei, eta euskal kulturarekin eta euskararekin izan duten konpromisoa goraipatu. Duintasunaren adibide izan dira prozesu luze honetan.
Azkenik, Euzko Gaztedik gaur epaitza begi onez ikusten duten batzuen zinismoa salatu nahi du, Espainiako “berme” sistema azpimarratzen dutenak, zazpi urte hauetan akusazioaren jarrera defendatu baitute.