2010/04/20
Juventudes Andalucistasek pasa den apirilaren 9tik 10era bere XX. Prestakuntza Jardunaldi Nazionala ospatu du Generaci2on20 lemapean. Mollinan (Malaga), eta apirilaren 11n Andaluzismoaren Eguna Cadizeko Los Barrios herrian, bi ekitaldi horietan izan da Euzko Gaztedi-ren ordezkaritza.
Prestakuntza jardunaldietan seminario eta tailer ezberdinen biartez gai ezberdinak jorratu zituzten; hala nola, partehartzea, taldean nola egoki lan egin, arazoak konpondu, erakundeek sarean nola lan egin, andaluzismoa, etab. Alejandro Rojas-Marcosekin ere solasaldi bat izan zen. Ekitaldi horretan parte hartu zuten 70 pertsonen taldearekin iritziak aldatu, erakundeak hobeto elkar ezagutu eta gure arteko erlazioa hobetzeko balio izan digu EGIkideoi.
Ekintzan partehartzera ere beste gazte erakunde abertzale ezberdinak hurbildu ziren Katalunia, Aragoi eta Errioxatik.
Igandean aldiz, Andaluzismoaren Eguna ospatu genuen Juventudes Andalucistasekin Cadizko Los Barrios herrian beste 1.500 andaluzekin batera.